Otsailaren 25etik 27ra Cannesen (Frantzia) ospatuko den Festival International des Jeux jolas feria lehenengo aldiz bixitatuko dugu. Bertan jolasen egileak, ilustratzaileak eta editoreak ezagutzeko aukera izango dugu; hauen ideiekin jolas berriak garatzeko asmoa dugu.
Ferian aukera zabala aurkituko dugu: jolas tradizionalak eta klasikoak, mahai jolasak, bide-jokoak, kultura ludiko japoniarra, simulazio jolasak, bilduma kartak... ideia berriz beteta etorriko gara.
Gainera, 2011ko As d´Or-Jeua ezagutzeko aukera izango dugu. Urtero, antolatzaileek Frantzian merkaturatutako jolas berri hoberenari zigilu hau esleitzen diote. Zigilu honek kontsumitzaileari aukera ludiko zabalaren artean aukeratzen lagunduko dio eta, gainera, editore eta egileen jolasen eduki ludikoan jarritako esfortzua saritu nahi dute.
Gure esperientziaren berri izango duzue!
albisteetara itzuli