Mahai jolasak
Ardibidez 16 €

Barneratu Ardibidezen

Done Jakue Bideetatik korri egin izan du jendeak mende luzeetan: Apostoluaren hobia aurkitu aurretik ere. Bai eta Kristo baino lehen ere, Europa guztitik abiatu izan dira erromesak lerroz lerro Konpostela aldera, Finisterrera, galaxiaren bideari jarraiki.

Eta erromesekin bat, muga guztien gainetik, informazioa ere zabaldu izan da Bidean barrena. Done Jakue Bide bazterrak kontinente guztiko jakinduriaz bete dira. Hiri berriak ere fundatu ziren eta lehengoei burgoak, ostatuak eta ospitaleak sortu zitzaizkien.

Europako bide nagusi guztiak elkartzen dira Euskal Herrian: Eskandinaviatik, Alemaniatik, Poloniatik datozenak Izuran elkartzen dira eta Garesen bat egingo dute Leiretik sartu direnekin. Eta Garesetik bide nagusi bakarra izango dute Konpostelaraino....

Egin dezagun elkarrekin joan-etorri eder hau. Ospitalepeatik Vianaraino, baskoien bideetan zehar. Jostaka, bakoitza bere motibazioak, aurrera eta atzera. Kondaira, geografia, artea, historia... Denetarik dauka Bideak eta denontzako.

Luditoys Factory S.L. ·  Industrialdea 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34)943 36 86 61 · Fax: (00 34) 943 36 10 48
Lege Oharra -  A | xhtml | CSS - iametzak garatuta