
Aztertu “Bazen behin… giza gorputza” izeneko telesail ospetsuko Maisua eta pertsonaiak, eta jabetu giza gorputzaren sekretu guztiez. Jolasak 2.200 galdera-erantzun baino gehiago ditu, 5 ataletan banatuta: zirkulazio-aparatua, nerbio-sistema, digestio-aparatua, immunitate-sistema eta gaixotasunak.
Jolas kooperatiboa da; izan ere, parte-hartzaile guztiak Kira gazteari oxigenoa ematen saiatuko dira, birus gaiztoen eraginez gaixotu aurretik. Lortzen baldin badute, partida irabaziko dute; baina lortzen ez badute, Kirak hotzeria bat besterik ez du harrapatuko.