Mahai jolasak
BIZI-BIRZI Mahai jolasa
BIZI-BIRZI 29 €

BIZI-BIRZI

Durangoko azokan aurkezten du hondakinen kudeaketa burutsuaren inguruan sortu duen mahai-jolas berria, Bizi-Birzi deritzana.

Gutxienez bi eta gehienez 5 pertsonak jokatzea baimenduz, Bizi-Birziren helburua da haur eta gazteak birziklapenaren mundura inguratzea modu atseginean. Galdera-erantzunetan, hondakinen hainbat arlo lantzen ditu kontsumo arduratsuaren inguruko azalpen txiki batzuk emanez: gai bakoitza ondo biltzeko nola sailkatu, materia organikoaren balioa, materialen berrabilpenaren garrantzia, hondakinak gutxitzearena eta abar.

Jolasaren taula biribilak irudikatzen du produktuen bizitza ez dela kontsumitu ondoren bukatzen.  Birziklatuz gero, horien hondakinak beste modu batean eta beste itxura batekin kontsumorako prest egon daitezke berriro: organikoa, lurrari ongarri gisa itzulita; paper zaharra egunkariko orri berri bihurturik; jogurt potea jostailu itxura hartuta…

Bizi-Birziren helburu nagusia disfrutatzea eta lagun artean ondo pasatzea denez, jolas dibertigarri bat egiten ahalegindu da ARGIA: “Gure ekarpena, pertsona bakoitzaren ohitura aldaketa txiki batek zenbat dezakeen transmititzea izan da”.

   
Luditoys Factory S.L. ·  Industrialdea 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34)943 36 86 61 · Fax: (00 34) 943 36 10 48
Lege Oharra -  A | xhtml | CSS - iametzak garatuta