
Egun 5777. urtea da. Duela 3.000 urte eguzkiak eztanda egingo zuela uste zuten zientzialariek eta gizateriak eguzki-sistematik alde egin behar izan zuen. Gizateria osoari babesa emango zion planeta egokirik ez zen ezagutzen, beraz, lau konboietan banatu zituzten gizakiak eta lau norbide desberdinetan aldendu ziren. Ondorioz, lau imperio desberdin sortu ziren eta eguzki-sistemaz eta beraien jatorrizko planetaz ahaztu egin ziren.
Orain, hiru milurteko geroago, gizakia Lurra izeneko planetan bizi zeneko dokumentuak aireratu dira eta egindako ezterketek eguzki-sistemak bizirik dirauela adierazi dute. Lau inperioek Lurra eta eguzki-sistema birkonkistatzeko plana egin dute, baina bakoitzak bere aldetik, besteekin kontatu gabe. Gizakiaren etxerako bidea gerran amaituko dela dirudi...