
MIHILUZE hori! Hauxe duzu zure trebetasuna eta zure mihiluzetasuna agerian uzteko aukera berria! Mahai-jolas honetan galderak asmatu ahal izango dituzu Erantzuna emanda. Tribuaren Berbak frogan zu baino hoberik ez dela berretsiko duzu. Eroglifikoak deszifratzeko bezain ero zaudela erakuts dezakezu. Horma eta Potokume ugari osatu. Esames eta Anabasetan ingurukoak aho zabalik utzi eta Zer da zer?-etan ZAKUA irabazi.