Mahai jolasak
Nairobitarra 25 €

Barneratu Nairobitarran

Nairobitarra autobusak munduan zehar egindako zenbait ibilbide betetzea proposatu nahi dizuegu jolas honetan.

Hogei urte eta milioi bat kilometrotan pilatutako esperientziak eta baloreak jaso nahi ditu jokoak. Fitxak aurrera eta atzera mugituz, jokalariak aukera izango du bidaietan gertatzen diren ezusteko onak eta txarrak jasotzeko, urrutiko herrialdeak hobeto ezagutu eta bertako biztanleen berri izateko. Zoriak erabakiko du gurpil bat zulatuta eta gelditzeko beharra izango duen, muga batean pasaportearekin arazoak izango dituen ala paisaia natural batez gozatu edo bertako biztanleen laguntza jasoz aurrera egin ahal izango duen.

Benetako bidaietan gertatzen denaren antzera, Afrikan txertoa jarri beharko du jokalariak eta Alaskan elurra izango du eragozpen nagusia. Galdera bidez kontinente bakoitzari buruzko zehaztasunak ezagutzeko aukera izango du, galderak jokalariak dauden kontinentearekin lotuta daudelako.

Aukeratu kontinentea, ibilbidea, bota dadoak eta ekin bidaiari!

Luditoys Factory S.L. ·  Industrialdea 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34)943 36 86 61 · Fax: (00 34) 943 36 10 48
Lege Oharra -  A | xhtml | CSS - iametzak garatuta