Mahai jolasak
Naturpolis Agortuta

Barneratu Naturpolisen

Bada planeta bat, unibertso ezagunetik kanpo, Naturpolis izenekoa. Planeta ederra da Naturpolis, eta hain lotura estua du gure planetarekin zein, batari gertatzen zaionak eragin zuzena du bestearengan.

Baina gaixorik dago Naturpolis Lohiker gaiztoak planeta bereganatu nahi baitu. Lohikerrek Lurrean handituz doan kutsaduratik lortzen du bere indarra eta hura gelditzen ez badugu etorkizun iluna izango dute bai Naturpolisek eta baita Lurrak ere.

Lohiker garaitzeko modu bakarra dago: ingurumena zaintzeko gai garela erakutsi beharko dugu!

Naturpolis lau mundutan banaturik dago: Lurraren Mundua, Uraren Mundua, Airearen Mundua eta Suaren Mundua. Egin ezazu salto mundu batetik bestera galderak zuzen erantzunez eta lortu itzazu puntuak Lohiker maltzurrari aurre egiteko. Gainera txartel bereziekin puntuak irabazi, galdu edo zure jolaskideekin trukatu ahal izango dituzu Naturpolis eta Lurra lehenbailehen salbatzeko!

Luditoys Factory S.L. ·  Industrialdea 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34)943 36 86 61 · Fax: (00 34) 943 36 10 48
Lege Oharra -  A | xhtml | CSS - iametzak garatuta