Mahai jolasak
Ziztadak Agortuta

Barneratu Ziztadaken

Zu ere al zara erle bat ikusi eta korrika irteten den horietakoa? Izaki gaizto eta higuingarriak direla uste al duzu? Oso oker zabiltza bada!

Erleak ongi antolatutako komunitate batetan bizi dira. Elkarrekin lan egiten dute euren familiaren onerako eta gizakiontzat onuragarriak diren eztia, argizaria edo erregina-jelea bezalako produktuak ekoizten dituzte.

Zer? Jada ez zaizkizu hain gaiztoak iruditzen, ezta?

Ba jakin ezazu erleak, langileak izan arren, lore tartean ibiltzen direla egun guztian haien usain gozoa arnastuaz eta zelai berde eta atseginak hegan zeharkatzen dituztela ziztu bizian.

Eta orain zer? Oraindik higuingarriak direla uste al duzu? Ez, ezta?

Ba erleen munduan murgildu eta haietako bat izateko gogoa piztu bazaizu, edo zuk ere hegan ibili nahi baduzu ezti goxoa egiteko nektarraren bila, zatoz gurekin eta eman ZIZTADAK asperraldiari!

Luditoys Factory S.L. ·  Industrialdea 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34)943 36 86 61 · Fax: (00 34) 943 36 10 48
Lege Oharra -  A | xhtml | CSS - iametzak garatuta