• index
index

Nor gara

Luditoys Factory S.L. jolas eta jostailu hezitzaile eta dibertigarriak sortu eta komertzializatzen dituen enpresa da.

Materialen kalitatea, jolasen segurtasuna eta edukien hezigarritasuna bereziki zaintzen dituzten jolas eta jostailu berriak ekoizten eta komertzializatzen ditugu.

Luditoys dibertsio hezitzailea

Hori da gure asmoa. Gure produktuek dibertitzeko eta ondo pasatzeko aukera eskaintzen dute, baita ikastekoa ere. Luditoysen produktuak gai desberdinei buruzko ezagutzak barneratzeko erabilgarriak dira. Gure asmoa dibertsioa eta heziketa batzea da. Ingurumena, eguzki-sistema, geografia, historia... gai desberdinei buruzko ezagutzak zabaldu nahi ditugu modu ludiko batean. Luditoysen jolasek gai eta mekanika berritzaileak eskaintzen dituzte gainera, horretarako duen I+G+i departamentua izaki eta psikologo, pedagogo eta irakasle talde baten laguntzarekin.

Jolas eta jostailuen materialen kalitateari arreta berezia jartzen die Luditoysek. Lehenik eta behin, jolasen material eta osagaiek segurtasun arau guztiak betetzen dituzte. Jolasen elementuen iraunkortasun eta sendotasuna ere bereziki zaintzen ditugu. Jolas bakoitzaren ezaugarri bereziak ere materialetan isla izan dezaten saiatzen gara.

Gure sorkuntza propioko jolasez gain, bezero desberdinen neurrira egindako produktuak ere sortzen ditugu. Bezero bakoitzak dituen beharrei erantzuten dieten jolasak egiten ditugu.

Zerbitzuak

Utziguzu zuretzat jolas bat egiten!!!

Enpresa, marka edo erakundeentzako jolasak ere egiten ditugu. Zure beharretara egokitzen den jolasak garatzen ditugu. Jolasak zure sustapen eta komunikazio helburuekin bat egingo du eta diseinu grafikoak zure irudi korporatiborekin lotura zuzena izango du. Xehetasun txikienean ere jolasak zure desirak beteko ditu.

Lehenengo bileran kontatu zeintzuk diren zure nahiak. Jolasaren helburua zein izango den jakin behar dugu; zein publikotara heldu nahi den; zer darabilkizun buruan jakin behar dugu.

Gure I+G+i-ko taldeak kontzeptu horiek garatuko ditu eta lehen ideiak erakutsiko dizkizu.

Jolasaren garapenean behin baino gehiagotan egingo dira frogak. Beharrezkoak diren heinean aldaketak sartuko dira. Jolasak ahalik eta dibertigarriena izan behar du.

Jolasaren diseinu grafikoa oso zaindua izango da eta enpresa edo erakundearen irudi korporatiboarekin erabat erlazionatua egongo da.

Jolasak kalitate altuko materialez eginak izango dira eta gure hornitzaile sare zabalak eskaintzen dituen aukerak baliatuko ditugu horretarako.

Industrialdea 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34)943 36 86 61 · Fax: (00 34) 943 36 10 48

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna