Zer da Luditoys?

Zer da Luditoys?

Luditoys Factory S.L. jolas eta jostailu hezitzaile eta dibertigarriak sortu eta komertzializatzen dituen enpresa da.

Materialen kalitatea, jolasen segurtasuna eta edukien hezigarritasuna bereziki zaintzen dituzten jolas eta jostailu berriak ekoizten eta komertzializatzen ditugu.

Luditoys dibertsio hezitzailea

Hori da gure asmoa. Gure produktuek dibertitzeko eta ondo pasatzeko aukera eskaintzen dute baina baita ikasteko ere. Luditoysen produktuak gai desberdinei buruzko ezagutzak barneratzeko erabilgarriak dira. Gure asmoa dibertsioa eta heziketa batzea da. Ingurumena, eguzki-sistema, geografia, historia.....gai desberdinei buruzko ezagutzak zabaldu nahi ditugu modu ludiko batean. Luditoysen jolasek gai eta mekanika berritzaileak eskaintzen dituzte gainera, horretarako duen I+G+i departamentua izaki eta psicólogo, pedagogo eta irakasle talde baten laguntzarekin.

Jolas eta jostailuen materialen kalitateari arreta berezia jartzen die Luditoysek. Lehenik eta behin jolasen material eta osagaiek segurtasun arau guztiak betetzen dituzte. Jolasen elementuen iraunkortasun eta sendotasuna ere bereziki zaintzen ditugu. Jolas bakoitzaren ezaugarri bereziak ere materialetan isla izan dezaten saiatzen gara.

Gure sorkuntza propioko jolasez gain, bezero desberdinen neurrira egindako produktuak ere sortzen ditugu. Bezero bakoitzak dituen beharrei erantzuten dieten jolasak egiten ditugu.

Luditoys Factory S.L. ·  Industrialdea 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34)943 36 86 61 · Fax: (00 34) 943 36 10 48
Lege Oharra -  A | xhtml | CSS - iametzak garatuta