Zerbitzuak

Zerbitzuak

Utziguzu zuretzat jolas bat egiten!!!

Enpresa, marka edo erakundeentzako jolasak ere egiten ditugu. Zure beharretara egokitzen den jolasak garatzen ditugu. Jolasak zure sustapen eta komunikazio helburuekin bat egingo du eta diseinu grafikoak zure irudi korporatiborekin lotura zuzena izango du. Xehetasun txikienean ere jolasak zure desirak beteko ditu.

Lehenengo bileran kontatu zeintzuk diren zure nahiak. Jolasaren helburua zein izango den jakin behar dugu; zein publikotara heldu nahi den; zer darabilkizun buruan jakin behar dugu.

Gure I+G+i-ko taldeak kontzeptu horiek garatuko ditu eta lehen ideiak erakutsiko dizkizu.

Jolasaren garapenean behin baino gehiagotan egingo dira frogak. Beharrezkoak diren heinean aldaketak sartuko dira. Jolasak ahalik eta dibertigarriena izan behar du.

Jolasaren diseinu grafikoa oso zaindua izango da eta enpresa edo erakundearen irudi korporatiboarekin erabat erlazionatua egongo da.

Jolasak kalitate altuko materialez eginak izango dira eta gure hornitzaile sare zabalak eskaintzen dituen aukerak baliatuko ditugu horretarako.

Luditoys Factory S.L. ·  Industrialdea 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34)943 36 86 61 · Fax: (00 34) 943 36 10 48
Lege Oharra -  A | xhtml | CSS - iametzak garatuta